Argi dago Udalak ez duela bere idatzizko hitza bete; dena dokumentatuta dago udaletxean. Gertaera horiek nahita ezkutatu dira bide hori saltzeko prozesuan, eta Aramaioko herriak egia jakiteko eskubidea du. Azken zortzi urteotan, bakarrik egon gara ondasun publiko horren defentsan; auzoko, Udaleko eta Aldundiko inork ez gaitu babestu. Botere abusu argi baten aurrean gaude, hau benetako jauntxokeria bat da. Onartezina da XXI. mendeko Euskal Herrian horrelako ekintzak gertatzea. Bide hori publikoa izaten jarraitzea eskatzen dugu, beti izan den bezala. Ez dadila saldu, ez dadila erosi.
----------
Mari Carmen Abarrategui
Aramaio