Herbehereetako Warnsveld herritik etorritako 36 ikasle Bergaran daude

Erabiltzailearen aurpegia Mariaren Lagundia Ikastola

Badira urte batzuk Herbehereetako ikastetxe batekin harremanetan jarri ginela beraiekin elkartruke bat aurrera eramateko. Gaur egun eleaniztasunak duen garrantzia kontutan izanda eta pertsonaren errealizazio eta garapena lantzeko, esperientzia hau ikasleentzat aberasgarria dela iruditzen zaigu.

Era honetan, gure ikasleak atzerriko hizkuntzaren erabilera eta ezagutzaren garrantziaz jabetuko dira modu kontziente batean. Beste herrialde bateko kultura, jendea, ohiturak… ezagutzeko eta komunikatzeko ingelesa erabiltzeko aukera ezin hobea dela iruditzen zaigu.

Urriaren 4tik urriaren 8ra bitartean Herbehereetako Warnsveld herritik etorritako 36 ikasle eta 3 irakasle egon dira DBH4.mailako Mariaren Lagundiko ikasleen familietan eta elkarrekin hainbat ekintza eraman dituzte aurrera: alkatearen harrera udaletxean, Bergara ezagutu, Donostiara eta Bilbora irteerak, azken eguneko afaria..

Proiektuarekin jarraitzeko, Mariaren Lagundiko 40 ikasle eta 3 irakasle martxoaren 6tik martxoaren 13ra bitartean Holandako Warnsveld herrira joango dira bertako familietan ostatu harturik. Bertan ere, Warnsveldeko kideekin batera hainbat ekintza eramango dituzte aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak