Bidaia bera ere, esperientzia oso aberatsa izaten ari da, Brujas ezagutzeko aukera izan baitute gure ikasleek, bertako txokorik esanguratsuenak bisitatuz. Bertako ikasle, irakasle eta familiek harrera ezin hobea egin diote gure ikasleei eta onuragarria izaten ari da gure ikasleentzat beste kultura bat, ohitura ezberdinak eta elkarbizitza sustatzeko, bide batez beraien arteko harremanak ere sendotzeko aukera dutelarik.
Bizi esperientzia ahaztezina izaten ari da, proiektuaren helburu sendo bat ikaslearen garapen pertsonala eta integrala izanik, zalantzarik gabe, bizipen honek ere, helburu hau lortzeko bidea egiten lagunduko die.