Mariaren Lagundia Ikastolako ikasleak "EAThink" lehiaketan sarituak

LHko 5. mailako ikasleek aurten eskola baratza lantzeko proiektu bat jarri dute martxan, bertan hutsetik hasi eta fruituak batzerainoko prozesua ikusteko aukera izango dute  ikasleek: Lurra prestatu, erein, belar txarrak kendu, ureztatu, fruitua jaso... Gelan landutako lanketa teorikoa modu praktikoan ikusteko aukera paregabea izateaz gain, Euskal Fondoak antolatutako abesti lehiaketa batean ere parte hartu dute.

Lehiaketa hau " EAThink. Elikadura jasangarriaren aldeko ahotsak" deitzen da eta bertako produktu ekologikoak kontsumitzearen garrantzi eta onuren kontsietziazioa ditu helburu. Horrela, ikasleekin fruta eta barazkien itxurari bakarrik ezin erreparatu diezaiekegula landu dute eta etxe ondoan bertan ditugula askotan produkturik osasuntsuenak ikusi eta ikasteko aukera izan dute.

Astean zehar jaso dugu epaimahaiaren erabakia eta poz handiz helarazi diegu gure ikasleei bigarren postuari buruzko berria. Lehiaketako sariarekin ortua lantzen jarraitzeko materiala erosiko dugu. 

Jarraian datorren loturan irabazleen bideoak daude ikusgai:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.

Harpidetza aukera guztiak