FLLren helburua da ikasleak zientzia eta teknologiara hurbiltzea, eta robotikaren bidez erronka bati erantzuna ematea. Aurtengo gaia Into Orbit izan da eta alde batetik ikasleek mahai baten robotarekin ematen zaizkien jarraibideei erantzunez helburuak lortu behar dituzte, eta bestetik eurek landutako proiektu zientifikoaren aurkezpen publikoa egin behar izaten dute, epaimahaiaren aurrean defendatuz eta mota desberdinetako galderei erantzuna emanez.
Aurten, aurkeztutako bi taldeak eta euren taldekideak hauek izan dira:
- ML CREW: Irene Valle, Ainhoa Garay, Miren Miner, Luka Carmona, Unai Larrañaga, Ainara Gómez eta Hugo Cachafeiro.
- ML TEAM: Noelia Montaño, Ane Mendizabal, Gorka Karasatorre, Yerai Zubia, Yerai Navas, Izar Curado, Mikel Garagorri eta Xabi Etxaniz.
Egun osoa bertan igaro genuen irakasle eta ikasleek, urduritasuna eta giro ezin hobea partaideon artean nabarmendu zirela. Guztiok ontzat eman genituen lortutako lanaren fruituak, hilabeteetako lanaren ostean, esperientzia paregabe hori inoiz ahaztuko ez dugularik.