Atzo euskararen eguna zela eta, jai giroan ibili ginen ikastolan pozik. Goizean, ikastola apaindu, bideo batzuk ikusi eta euskararen egoerari buruz hausnartu genuen, eta adin ezberdinetako ikasleak elkartuta hainbat jolasetan aritu ginen. Hamarretako aparta ere izan genuen! Arratsaldean, Olinpiadak egin genituen DBHko ikasleek eta Karaokea txikiek. Ederra izan zen eguna gure hizkuntza maite dugula ospatzeko!
Osorik irakurri
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.
Harpidetza aukera guztiak