Ostegun gauean iritsi ziren Holandarrak Bergarara, Mariaren Lagundia Ikastolako ikasleen etxeetara. Hurrengo ostegunera arte geratuko dira gurean. Atzo, ostirala, Bergarako udaletxean harrera egin zieten goizean eta "Bergara Ezagutzen" lehiaketa egin zuten herria ezagutzeko. Arratsaldean, ikastolan herri-kirolak praktikatu zituzten, bertako kultura kutsuan guztiz murgiltzeko. Asteburua familiekin pasatuko dute, aste berria ekintza ezberdinekin hasi baino lehen.