7.000 kilo: mila esker!

Erabiltzailearen aurpegia

Turkian eta Sirian izandako lurrikara dela eta, Siriako Lagunen Elkartea harremanetan jarri zen Zaporeak-ekin. Janari bilketa egitea ezinbestekoa zela ikusi, eta hala egin genuen ostiralean Arrasaten eta Aretxabaletan.

Eskerrak eman beharrean gaude. Eskerrik asko elikagaien garestitzea bizi dugun garaiotan janaria eman duzuen herritarrei, Karnabalen bezperan laguntzera etorri zaretenoi –asko poztu gaitu gazteak laguntzera etorri izanak–, Ulma Packaging-i kartoizko kaxak emateagatik, Eroskiri janari bilketa egiteko baimena eman eta kamioia antolatzeko tokia uztearren, Eguzkigraf inprimategiari kartelak egiteagatik eta Kepa Ibabe eta Felipe Zabalari euren kamioia utzi eta hurrengo egunean, musu-truk, bildutako guztia Donostiara eramateagatik.

Zuen guztion eskuzabaltasunagatik ez balitz, ezingo ziren 7.000 kilo janari bildu. Ziur egon Sirian eskertuko dutela egindako ahalegina. Mila esker!

----------

Maria Agirre

Debagoieneko Zaporeak elkartea

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.