Eskaparate hippya

Erabiltzailearen aurpegia

Debagoiena ari da apurka-apurka eskaparatea apaintzen eta betetzen.

Zortzigarrenez ospatu da Mundumira. Debagoienean ez ezik, muga horietatik kanpo ere lortu du oihartzuna, eta prestijioa esango nuke. Herriak, eskualdeak, nabarmentzen dira ezaugarri bategatik edo besteagatik. Lan eta heziketa kontuetan ibilbidea badu, eta, orain, festa antolatzen ere badakiela erakusten ari da Debagoiena. Eskualdea lehenengo aldiz zapaldu duen jendea etorri da festa horren aitzakian.

Kultura eta artista minoritarioak kontuan dituen jaialdia, alternatiboa, solidarioa, jasangarria… hippy itxura du Mundumirak, eta gantxo horiek jendea erakartzen dute. Bereziki jende gazte ugari, eta karabanazaleak. Komunikabideek ere gero eta tarte zabalagoa eskaintzen diote. Bada zerbait Mundumira.

Umil hasi zen esperimentoa, zalantzaz beteta, baina urtez-urte gero eta errotuago dago. Izan da edizio arrakastatsuagorik, urteren batean ospatuko ez zenaren zurrumurrurik ere bai, baina zortzigarrenak eman dio heldutasuna.

Hemendik aurrera lortu dena sendotu, eta edizioz-edizio berritasunak asmatzea izango du erronka.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.