"Alarmapean eta kontraesanean"

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2012ko ots. 14a, 01:00

Beldurtuta bizi naiz azkenaldian.

Izuaren gizarteak harrapatuta, uzkurtuta. Irratia dago berbetan, eguraldiaz ari dira. Gaur alarma horia, bihar, laranja. Negua, jada, ez da gorria. Goiena.net ireki eta Pello Zabalaren hitzak: “beldurtzeko moduko eguraldia egingo du bihar”. Ez nuen haren ahotik horrelakorik espero. Ostra, Pello ere beldurtu du eguraldiak. Hotza barruraino sartu zait. Kipula bat eginda banoa kalera.

Gaiz aldatzea hobe. Egunkaria hartu. Lehengusina arriskutsuaren berririk aspaldian, ez. Orain, erreforma jarri digute ahotan. Horrek bai ekarriko digula ahoko mina. Ea nork duen dentistara joateko dirua.

Panorama galanta. Eskerrak aratusteak ate-joka ditugula. Joan naiz txinora eta erosi dut hau eta beste. Lagunak diñost ea zelan joan naizen txinora, hor ezetz, herrikoei erosteko. Joan naiz etxera eta azkenaldian erositako guztia made in china dela ikusi dut. Berak oparitutakoa ere bai. Eta nire lagunaren anaia kooperatibista Txinara doa lanera. Alarmapean eta kontraesanean bizi ote naiz?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak