"Haur lapurtu horiek"

Erabiltzailearen aurpegia

Haur lapurtuen auzia aurrera doan heinean, areagotuz doa kasuarekiko harridura eta ikara.

Ia zalantzarik gabe, ematen du urruti ez diren ospital batzuetan zerbait gertatu zela. Zerbait oso itsusia, eta duela ez asko. Antolatutako sare bat bazela, itxura guztien arabera, poltsiko batzuk aberastea helburu zuena. Gipuzkoan soilik, 320 kasu. Zenbakia izugarria da.

Egunotan jende askori entzun diot ni neu izan nintekeen esaten. Urtetan hilobira loreak eramaten ibili, eta barruan ezer ez.

Eskandalua hasi baino ez da egin.

Hilik jaiotako edo egun gutxira hildako umeena, beti izan da tabu antzeko bat gure gizartean, isildu beharrekoa. Galderarik ez hori bizitzea tokatu zaien gurasoei. Hilik jaiotako umearen aurpegia ikustearena, besarkatu eta kulunkatzearena duela oso gutxi gure ospitaletan egiten den praktika da. Dolua gainditzeko bereziki gurasoei gomendatzen dietena. Orain arte gogorra iruditu izan zait hildako txiki bat besotan hartzeko gomendioa, eta ez nuen horren beharrik ulertzen. Orain ikusten dut behar-beharrezkoa izan daitekeela gauza askorengatik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.