Gu ere etorkin

Erabiltzailearen aurpegia Maria Agirre 2010ko abe. 12a, 12:06

Irtenbidea marihuana legeztatzea izango omen da.

Denak ezin direla neurri ekonomiko zorrotzak izan. Ihesbideren bat eman beharko zaio langabeari. Lan barik dagoenari, baina, langabeziaren mamua azaltzen zaio egunero, eta buruan darabil nola ihes egin, zelan mamua atzean utzi.

Lehengo egun batean, unibertsitateko ikasketak bukatu berri dituen batek esaten zidan gazteak ari direla mugitzen. Baina kanpora, atzerrira, lana aurkitzera. Alemania aipatzen zidan. Egia esan, mundu guztia astindu duen krisialdi honetan aukerak non dauden jakitea ez da erraza. Egunkarietan ere irakurri dugu datozen urteetan gazte askok kanpora egin beharko duela. Irlandan aurreikuspena da milaka gaztek alde egingo duela.

Azken urteetan milaka etorkin jaso duen herria da gurea, baina duela hamarkadak kanpora egin behar izan duen herria ere bada. Euskal Herriko herri asko hutsik gelditu ziren, Ameriketan lanaren mamurik ez zegoela eta. Krisi garaian, etorkinen inguruko zalantzak ugaritu diren honetan, ezin dugu lehenaldi hori ahaztu. Gu ere izan gara, eta izan gaitezke etorkin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak