"Nekatuta?"

Erabiltzailearen aurpegia

Beste behin ere, bat gehiagorekin, eta ezin partidua irabazi.

Bi aste jarraian izan du Realak hori alde, eta kikildu egin da, beldurtu.

Tira, norbaitek esango du Santiago Bernabeun galtzea, nahiz eta bat gehiagorekin jokatu ia partidu osoa, normaltzat jo dezakegula, kontuan hartuta Real Madrilek daukan potentziala. Bale, onar dezakegu, nahiz eta aukera ezin hobea galdu merengeak menderatzeko.

Baina aurreko domekan Anoetan gertatutakoak ez dauka ez hanka ez buru.

Etxean, zaleen berotasunean, ordu erdi inguru bat gehiagorekin jokatu, eta ezin Deportivori golik sartu; azken postuetan dagoen taldeari, bide batez.

Telebistaz ikusi nuen nik, eta zera nabaritu nuen... nekatuta zeudela. Izan liteke? Ez, ez dut uste... Montanier handiak aldaketa bi bakarrik egin zituen-eta. Hamaika ikusteko! Zurutuza eta konpainia han ibili ziren, beroketa ariketak egiten... ezertarako ez! Griezmannek eta beste batzuek ez zuten ondo jokatu, ez zebiltzan ondo jokatzen... baina entrenatzaileari bost! Bat gehiagorekin, eta aldaketa bat egin gabe geratu...

Tira, lehenengo itzulia bukatu da eta taldea ondo ibili da, puntu kopuru majoa batu du.

Baina hemendik aurrera, zer? Eutsiko diote gorputzaldiari ala beheranzko joera hartuko dute txuri-urdinek.

Espero dezagun ezetz.

Zapatuan daukate aukera ederra aurreko bi partiduetako emaitzak ahazteko eta, bide batez, zaleei ahaztu eragiteko, Bartzelona ahalguztiduna mendean hartzen badute.

--------------------

Mikel Aranzabal

Eibar

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.