"Beste urte bat?"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aranzabal 2012ko mai. 22a, 02:00

Bai ba, beste urte batez jasan beharko dugu Montanier frantziarra Realean.

Kontratua dauka, eta aurten bete egin duenez zuzendaritzak eskatu ziona –taldea lehenengo mailari eustea–, ba, zera, irabazi egin du kalera ez botatzea.

Hori bai, argi izan behar dugu hainbat momentutan kalean ikusten zuela bere burua. 

Gogoratu besterik ez dago Betisen kontrako partidua, Sevillan, lehenengo itzulian. Partidu hura galdu edo berdinduta, kanpoan zegoen Montanier, baina Iñigo Martinezek luzapenean egindako gol gogoangarriak aulkian mantendu zuen frantziarra, Realak 2-3 irabazi zuen-eta. 

Ordezko entrenatzaileak bidean zeuden.

Bestalde, Anoetara joaten garenok gogaitu egin gara aurten Realarekin; bueno, Realarekin ez, Montanierrekin baizik.

Aldaketak 70. minututik aurrera, partidua zelan zihoan irakurri ez, eta aldaketarik egin ez... 

Gehienak ez gaude Montanierrekin, baina, tira, agian datorren urtean, aurtengo esperientziarekin, beste zerbait ikusiko dugu.

--------------------

Mikel Aranzabal 

Eibar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak