Lapurreta Bernabeun!

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arantzabal 2018ko apirilaren 13a

Izenburuak dioena irakurri dugu munduko egunkari guztietan aste honetan.

Bueno, guztietan ez. Batean, Penaltia izan zen jarri zuten tituluan. Badakizu zeinetan, irakurle.

Futbol profesionala, negozio bihurtu zenetik, kakaztuta dago. Handien eta txikien artean alde izugarria dago, alderdi guztietan. Zer esanik ez, epaileen lanaren aldetik.

Handiez ari garenez, letra etzan barik, handiena aipatuta amaituko dut idatzia: Xabi Prieto jauna

----------

Mikel Arantzabal

Eibar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak