Realaren eta Athleticen zuzendaritzak, hortzak luze?

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arantzabal 2018ko urt. 27a, 00:00

Balentria egin du Asier Garitano bergararrak, non eta Santiago Bernabeun, Florentino ahalguztidunaren Real Madrili irabazi, eta Errege Kopatik botata.

Sare sozialetan segituan hasi dira euskal kazetariak –eta sasikazetariak–, euskal futbolzaleak eta euskal taldeen jarraitzaileak Garitano goratzen.

Are gehiago, kontuan hartuta Eusebioren eta Zigandaren egoerak larriak direla Realean eta Athleticen.

Jada ez dago beste entrenatzailerik munduan, Garitano da hautagai bakarra bi talde horientzat.

Eguazteneko partiduaren ostean, mahoneroaren katxea izugarri haziko zen; eutsi diezaiola orain arte izan duen umiltasunari, eta denborak esango du non bukatzen duen.

----------

Mikel Arantzabal

Eibar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak