Argi ibili, eta burua erabili

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arantzabal 2018ko urt. 7a, 00:00

Alerta horia, alerta laranja, abisu horia, abisu laranja. Denetarik.

Zoritxarrez, sarri izaten dira mota horretako egoerak gure inguruan.

Euria, haizea, olatu handiak, elurra... kalte handiak sor ditzakete fenomeno atmosferiko horiek, basoetan, errepideetan, herriguneetan, haizeguneetan... eta, zer esanik ez, kostaldean.

Ohartarazi egiten gaituzte kontuz ibiltzeko, hamaika lekutatik, baina, hala eta guztiz ere, ez da nahikoa izaten tragediak saihesteko.

Azkena, asteazkenean bertan, Mutrikun, Ondarbeltzeko hondartzan gertatu zen. Gasteizko bi pertsona hil ziren, olatu handi batek eramanda; 67 eta 65 urtekoak. Argazkiak ateratzera gerturatu omen ziren.

Gainera, kasu horretan, han inguruan zebilen beste pertsona bat sartu zen uretara, haiek salbatzeko asmoz. Hau da, hiru izan zitezkeen hildakoak; eskerrak erreskate taldekoei...

Izan ere, alertak eta halakoak izaten direnean haize bolada eta olatu handiengatik, jende asko berehala joaten da arrisku handia dagoen guneetara. Zertarako? Zer lortzeko?

Izan gaitezen kontziente arriskuez.

----------

Mikel Arantzabal

Eibar

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak