'Realada 4.0'

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Arantzabal 2017ko abe. 1a, 08:06

8.819 pertsona, realzale, egon ziren eguaztenean Anoetan.

Hotza, euria, autobusean kilometro asko... Erridikulua ikusi zuten, bertatik bertara.

Errudunak topatzea izaten da lehen erreakzioa, eta entrenatzaileak jasotzen du egur handien. Baina... entrenatzaileak jokatzen du? Ez. Jokalariek baizik. Diru mordoa irabazten dutenek. Bigarren B Mailako talde batek hiru gol sartu zizkien Realeko jokalariei; ez Eusebiori. Hamaikako ona atera zuen, baina, adibidez, Velaren jarrera lotsagarria da, ez dezala berriro jokatu; taldeak ez du faltarik egiten, ezta zelai erdian ere; atzealdea txaranga hutsa da; eta Pardo hamaikakoan ikusi gura dutenak joan daitezela antzarak ferratzera!

Beste Realada bat gertatu da, eta modan dagoen termino bat gehituta, Realada 4.0 izan da oraingoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak