Euskarazko galdera bati euskaraz erantzun zion. Ez besterik. A ze delitua...
Komunikabideetan entzundakoak entzunda, bakarren bati falta izan zaio esatea errua ETBko kazetari Joseba Urkiolarena izan zela, euskaraz galdetzearren ETB1erako. Akabo! Beste batzuek esango dute alde egin zuela partidua galdu eta zulotik gertu dagoelako taldea.
----------
Mikel Arantzabal
Eibar