Laster, beste pauso bat eman, eta elkarte gastronomikoetan eta kirol eraikinetan ezin izango da erre. Bazen ordua...
Guztiendako eredu izan beharko luke horrek. Baina ez tabakoarekin bakarrik; izan ere, hor dugu alkohola. Gizartearen parte da, eta umeek zer egiten duten badakigu, gurasoengandik ikasi. Guztiz normaltzat daukagu gurasoak ikustea taberna kanpoaldean zerbezak-eta edaten. Eta umeek... ba... nolako zura, halako ezpala.
----------
Mikel Arantzabal
Eibar