Kirolaz harago

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aranburu 2015ko abe. 20a, 11:00

Goizeko seiak; iratzargailua zarataka hasi bezain pronto gora; aurreko egunean gertu utzitako arropak jantzi, motxila gainean hartu eta igerilekura.

Elurra, euria, haizea… berdin zen. Etxetik kiroldegira bidean gaueko erreleboan lan egin zutenak agurtzen nituen. Aldageletara iritsi, gainerako igerilariak agurtu (berandu nenbilen egunetan izan ezik) eta uretara. Onartzen dut uretara sartzen gehien kostatzen zitzaionetako bat nintzela.

Horrela igaro genituen makina bat urte igeriketan genbiltzan igerilariok, baita gu baino lehenago aritu zirenek eta baita gaur egun dabiltzanek ere. Oker ez banago, egun, seietan sartzen dira uretan. Askok zorotzat hartzen gintuzten, baina gaur da eguna esfortzu hori egiteaz harro nagoela.

Larunbatean, igeriketa sailaren 30. urteurrena ospatzeko 100dik gora elkartu ginen, gazte eta heldu, aurretik igerilekuan metro gutxi batzuk eginda. Momentu hunkigarrienetako bat, zalantzarik gabe, bertaratutako guztiok altxatu eta denok ezagutzen dugun Artza txalotu genuenekoa.

Berak aitortu bezala, momentu onak pasa izan ditugu elkarrekin, baita txarrak ere; guztiok osatzen dugu Aloña… baina ez didazue ukatuko  gogor lan egin eta jarraitzen duenaren beharra ezinbestekoa dela  gutxienik orain arteko 30 urteak betetzeko. Eskerrik asko, Artza! (Laudorio-zalea ez den arren)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak