Gero eta lehenago

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Aranburu 2014ko aza. 26a, 00:00

Hilabete barru Gabon jaietan izango gara. Mahaiaren bueltan familian elkartzeko egunak direla diote batzuk, beste batzuk erlijio kutsua eman eta elizkizunetara joanda disfrutatzen dute.

Badaude “parafernaliak” alde batera utzi eta bidaiatzeko aprobetxatzen dutenak… Batzuk gustuko dituzte. Beste batzuk ordea, gorroto dituzte. Haurrek, opariak medio, ilusioz hartzen dituzte. Nagusien artean ordea, denetarik dago. Nik hasierako egunak ditut gustuko. Behin hauek igarota, aspertzera iritsi naizen urteak ere izan dira.

Egun gutxi barru etxeko txokoa, herriko kale nagusiak, dendetako erakusleihoak…  Gabon ukituz jantziko ditugu. Baina konturatu al gara noiztik hasten garen Gabon jaiak ate joka ditugunaren mezuak jasotzen? Urtetik urtera, lehenago.

Benetan gertatutako pasarte bat kontuko dizuet. Urriko lehen hamabost egunen barruan gertatua. Asteroko erosketak egin asmoz merkatalgune handi batera hurbildu nintzen. Harategira hurbildu eta nire txanda itxaroten ari nintzela atzera begiratu  eta apal ezberdinak turroi, txokolate eta polboroiz beteta zeudela ikusi nuen. Harakinari kanpainaz ez ote diren nahastu galdetu nion eta honek erantzun: “Urtero data hauetan jartzen dira eta Gabonak iritsi orduko nazkatuta egoten gara”. Ez dakit zergatik harritu nintzen, asko baikara abuztuan Gabonetako loteria erosten hasten garenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak