Iratzargailuak jotzen du: itzaltzen badut, alferra; jaikitzen banaiz, neurotikoa. Gosaria: fruta eta oloa, moralista; kafea, kruasana eta zigarroa, gorputzaren traidorea. Umeak: pantaila ematen badiet, aita txarra; ez badiet ematen, okerrago, "beste guztiak Python ikasten ari dira".
Lanean: gutxi egiten badut, baldar; gehiegi, aita txarra, bikote absentista, lagun fantasma. Lanak zentzurik ez badu, nire burua zigortzen dut; zentzua badu, esklabo alienizatu bat naiz? Beti galtzen dut. Supermerkatuan: "Zer egiten dut hemen, tokiko dendan erosi behar banuen?". Eta jogurtak begiratzen dit apaletik: "Ondo erabaki, planeta zure esku dago". Nik postrea besterik ez nuen nahi. Nire buruan: nahikoa euskaldun al naiz? Joder, orain nafarrena ere egin behar? Nahiko deseraiki nahiz hilabete honetan?
Horri zuriari aurrean: AI gehiegi erabiltzen ahal dut hau idazteko? Errua ere bai. Sotanak kendu genituenean, berehala agertu ziren beste batzuk sermoiak hashtag-arekin botatzen.