Aukeratu inoiz aukeratu ez zenuen lan batean usteltzea, inoiz arreta jarri ez zenion bokazio bati entzun gabe. Aukeratu aurrera jarraitzea pilotu automatikoan dagoen erlazio batean, inoiz izan ez ziren eta inoiz izango ez diren maitasunekin amets eginez. Aukeratu ez aurre egin zure neurosiari, ez ezagutu zeure burua eta bizitzan gertatu zaizunak. Aukeratu Conquis ikustea, maratoi erdi bat korritzea, zeure baitatik ihesi. Aukeratu politikoki zuzena dena, zure bizitza baino auzo-lagunarena bizitzea, maitasunari uko egiten like batzuen atzetik. Aukeratu kosmobisio bat ez izatea eta metodo zientifikoaren harago egon daitekeen ezer ez onartzea. Aukeratu nihilismoa, edertasunari uko egitea eta ona eta txarra bereizten ez saiatzea. Aukeratu lorazepam, diazepam, alprazolam, citalopram, sertralina, eskitalopram eta bromazepam.
Betiko leloaren betiko leloa: Clonazepam eta zirkua.