Etxean telesail-zaleak gara. Astean pare bat aldiz saiatzen gara etxeko laurok telesail bat elkarrekin ikusten. Horrek, jakina, Yolanda eta Pabloren harremanarekin lehian dauden tentsio-uneak dakartza –kasuren batean, Eba eta Maiorgarengana hurbilduz–. Baina auzitegietatik pasatu beharrik gabe, akordioetara iristen gara. The last of us izan da azkenurrena. Zonbi gaia duen bideojokoan oinarritutako telesaila. Lana, umeak jaso, eskolaz kanpokoen entropia, kirol pittin bat, afaria, eta etxea pixka bat jaso ondoren, nahiko apokalipsi zonbi da nire burua. Baina astean zehar laurok elkarrekin egiten dugun gauza bakarretakoa da. Eta eszenario postapokaliptiko batean odol-uholdeak aurkitzea espero dugunean, kutxa tontoak lore eder bat erakutsi digu.
Hirugarren kapitulua pantaila batean inoiz ikusi dudan maitasun-istorio politenetako bat da. Negar egin dugu elkarrekin, eta hori beti ederra da. Maitasun eta Itxaropen istorio baten aurrean. Itxaropena Zerbait edo Norbait horretan, aurrera egitera animatzen gaituena, egunero.