Er(resisten)tziak

Erabiltzailearen aurpegia Manu Egaña Txopitea 2021ko aza. 7a, 00:00

Font-en Clint Eastwood kanta entzunez irakurri:

Atzera egiten dit. Erresistentziak eta oztopoak aurkitzen ditut. Eta, zergatik ez aitortu, beldurra ematen dit. Nire barruan begiratzeari eta zer aurkitzen dudan jakiteari beldurra diot. Askotan, gizontasuna estoizismoen, menderakuntzen, agresibitateen, lehiaketen eta sexismoen kontzeptuetan korapilatuta gelditzen da. Gizonen psikean ezaugarri ezberdin bat aurkitzen dugu: tristura, esperantzarik eza edo haserrea ez den beste emozio bat sentitzen dugunean, lotsa sentitzen dugu. Gizon asko maskara baten barruan bizi gara. Handitzen goazen heinean, gure burua zentsuratzen dugu, gure emozioak erreprimituz, eta, orokorrean, gure zaurgarritasuna eta sentimenduak gordetzen ditugu. Negar egiteari uzten diogu, ez dugu gure emozioekin konektatzen, ez gara zaurgarritasunez erakusten.

Erreferente inspiratzaileak eta ezberdinak behar ditugu. Konpetentzia, agresibitatea eta botereen ezaugarriez aparte, afektuak, zaintza edota gatazkak elkarrizketaren bitartez konpontzen dutenak balioan jartzea behar dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak