Gu ere bai

Erabiltzailearen aurpegia Martin Antxia Abasolo 2025eko azaroaren 16a

Nire iritzi zutabearen gaia aurreratu diet bi laguni, asmakizun eran, garagardo batzuen bueltan.

"Emakumeen bizi-esperantza batez beste gizonezkoena baino 5 urte handiagoa da. Zuentzat zeintzuk dira arrazoi nagusiak?", bota diet, eta hor hasi gara, kasu partikularretatik orokortasun bat adostu nahian. Genetika ezberdintasunak, gizonek historikoki egindako asto-lanak, ohiturak... Entzun berri dudan podcast bateko datuekin aberastu nahi izan dut elkarrizketa. Mediku batek zioen gizonok gure osasun egoerari garrantzia kentzen diogula eta gaixotasunak goiz harrapatzeko probabilitateak asko jaisten direla. Medikuarengana joatea errealitatearekin ezin duela onartzea da gizon askorentzat. Eta datu bat bota dut: bikote hetero batean gizona alargun gelditu bada, bere bizi-esperantza urte batzuk jaisten da. Aldiz, emakumea bada alargundu dena, mantendu edo igo egiten da. 

Feminismoak konbentzitu ez dituenentzat: maskulinitate hegemonikoak gu ere hiltzen gaitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak