Nire irudimena da, edo hilketa matxista bat salatu edo M8 zein A25-eko ekintzei atxikimendua adierazteko ez bada, gai zerrendaren oso azpian dugu feminismoa gizonok orokorrean. Nire irudimena da, edo oinarrian dauden arrazoi batzuk hauek izan daitezke: egiten ditugun akats matxistak berriz mahai gainera ekarri nahi ez izatea, nork bere inguruarekin duen kontratu sozialaren pribilegio posibleak ez erakustea, gai honetan publikoki posizionatzeko beldurra edo, sinpleki, feminismotik ezer ikasteko prest ez dagoenaren interes falta.
Nire irudimena da, edo orokorrean gizon zirkuluetan aspaldi da feminismoak ezarritako erritmoa segitzen ez dugula; ez entzuteko, ez argumentuekin eztabaidatzeko, ez batera eraikitzeko.
Irudimen galanta dut, ez dugunez hitz egiten gure artean...