Gidoi aldaketak ohiko bilakatu ditu eta fresko dagoen azken jokaldi honek ere eman du zeresana han eta hemen.
Bere gutunak lerro artean zer esaten zuen ulertu nahian ari ziren mahai-inguru bat ikusten hasi nintzen, eta bertan, interpretazioak koloreak baino anitzagoak ziren; ze imajinazioa!
Holako batean, kutsaduraz edo, bi txispa buruan. Lehena: gelditzea eta hausnartzea. Bi ekintza. Hau ez al da pandemiak erakutsi ziguna? Majo ahaztu dugu! Gurpila aspaldi hasi zen berriz biraka, betiko bidetik eta betikoen gozamenerako.
Bestea: gizarte honen lerro arteko irakurketa pertsonala. Monosilaboz jantzitako elkarrizketa sakonak. Ikuspuntu lausoak zehaztasunak eskaintzen merkeprezioan. Eta bai, Martin; ezin zen bestela izan. Makinaren gainean goaz, abiadura handian, haizea parez pare dugu, eta ez da kasik ezer entzuten.