Hari-k dio, multitarea hitza, prozesagailu bat baino gehiagoko ordenagailuen sorreran jaio zela. Eta gu, burmuin bakarrarekin, oso txarrak gara bi gauza batera egiten.
Beraz, erritmoa segitzeko, lan aldaketa azkarrak egitea da gure aukera bakarra. Lan bat egin minutu batez, utzi; beste bati ekin, utzi; aurrekora itzuli edo hirugarren bat hasi. Eta hau, behin eta berriz, buklean, eta hiperabiaduran. Nekagarria oso. Eta antsietatea atetik sartzen ikusi orduko, leihotik opor bila salto egiten dugu. Hondartzan, bi orduz liburu bat irensten dugunean edo eguzkia sartu arteko elkarrizketak ditugunean, agian buruari dakien bezala funtzionatzen uzten ari gara. Gauza bakarra egiten. Astoari lasterketarako zaldia ez dela belarrira esaten. Ea bueltan oroitzen naizen.