Gure esku dago... / hasitako bidea egitea / eskuz esku esateko / geure lur maiteak / non dauzkan bere mugak.
Gure esku dago... / ondo pentsatzea / taupadaz taupada sentitzeko / buruan dagoeneko / ez direla hautsezko ametsak.
Gure esku dago... / bat izatea / garuna, bihotza, arima eta espiritua / mantso-mantso heltzeko / transparentzia osoz / independentziaraino.
Gure esku dago... / aurrera jarraitzea / pausoz pauso lortzeko / geure umeendako / Euskal Herria aske izatea.
Gure esku dago... / eta denok badakigu / Oso ondo.
----------
Marisol Andrade
Eskoriatza