Nire nahi nagusia jasangarri hitzarekin batera doa: nondik datozen lehengo elikagaiak gure nuke jakin; bai jateko, janzteko zein arnasteko orduan.
Gaur egun, nire ustez, gure osasunerako funtsezkoa da horrelako erantzunak jakitea. Mens sana in corpore sano esaldia bete gura badugu, besteak beste. Horretarako, informazioaren bila abiatu nintzen; kola famatuen freskagarri mota baten monopolioa nola formatzen den ikusi nuen telebistan. Alde batetik, osagaien artean bere formula sekretua zegoen; aroma naturala sartuta eta onartuta. Beste aldetik, arto ziropea ere gehitzen da. "Arto ziropea" entzuterakoan santu bat agertu zitzaidan, bai! Monsanto, hain zuzen. Ene jainkoa! Nire pentsamenduek zalantza handi batekin topo egin zuten: artoa, transgenikoa ala ekologikoa erabiltzen da? Monopolio hori milioi kantitateaz mugitzen baita. Zalantzan nago oraindik; beraz, nire iritziz etiketatzeko orduan oso garrantzitsua da trazabilitatea erakustea; nondik hartzen diren elikagaiak jakiteko lehenengo, bai herrialdetik baita naturatik ere.
Etxe jasangarri bat osatzeko, filosofia jasangarria eduki behar da, eta informazio zuzena ezinbestekoa da; horrela lortuko dugu: corpore sano eta mens sana urte jasangarri honetarako.