"Martxoak 8"

Erabiltzailearen aurpegia Marisol Andrade 2013ko mar. 8a, 01:00

Emakumea naiz, bai, eta harro nago.

Ama naiz. Lana etxean zein at egiten dut, eta harro nago.

Ama, ahizpa, amama, birramama, etxeko emakume guztiak oroitzen ditut, eta harro nago.

Lagunak, lankideak, ezagunak, herriko zein kanpotarrak diren emakumeak baloratzen ditut, eta harro nago.

Lorena alaba ikusten dut eta Unai, anaia, bere ondoan ikustean, harrotasuna baino askoz gehiago sentitzen du ene buruak. Berdintasun hitza biendako gura baino ez dut nahi. Horretarako, Platonen hitzak heldu besterik ez dut.

"Ez dago ezin-ulermen handiagoa nire Euskal Herrian, emakumeen zein gizonen artean dagoen bidea berdintasunaren helburua lortzeko hauxe egitea baino: ezberdintasunaren bidea erabiltzen dute, garun bat izan beharrean. Hori dela eta, Euskal Herri bat berdintasunaren bidean kokatuta izateaz baino gehiago, erdibana aurkitzen da, emakumearen eguna /gizonaren eguna ospatzerakoan".

Senarrak eta biok ez dugu ospatuko Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna; nire etxean hitza baitago aplikatuta. 

Gizakiaren Eguna izatekotan, berdintasunaren alde izanda, orduan bai, geure eguna. Guk gura dugu geure seme-alabaren eremuak izan eta.

--------------------

Marisol Andrade

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak