22:30ean, Eskoriatzako enparantza jendez beteta.
Lurraren soinuak; ezpainetatik, eskuetatik, bularretatik zein pausoetatik emateko sarrera. Ikuskizun paregabea, liluragarria, emozioz beteta.
Lehenengo batukada hark balio izan zuen bigarrenari, zeruko ahotsei, bidea zabaltzeko. Barneko emozioak agertzeko zorian, ibilbidean. Biek elkarrekin abiatuta lortu zuten ezberdintasunaren aisialdiak orekatzea, dena pozaldiz beteta.
Perfekzioa heldu zen gure txistulariak agertu zirenean. Zelako sentipena huraxe! Itsuak izanda berdin zen; herriko taupadak ozenki entzuten ziren eta errainetaraino heldu ziren, indarrez beteta.
Desio bakarra hauxe: ezin diogu urteari joatea laga, berriro entzun barik, geure herritik sortuta izana: Eskobibrazioak; galantak, xarmantak, hunkigarriak, aintzagarriak, geureaz beteta.
Horixe zen Eskoriatzako Herri Taupadak, eta hauxe nire txaloa eurentzat, adeitasunez aseta.
--------------------
Marisol Andrade
Eskoriatza