"Lodosako Ikastola: SOS"

Erabiltzailearen aurpegia Marisol Andrade 2012ko ots. 28a, 01:00

Nafarroako ikastolak arriskuan daude. Haien artean Lodosakoa, adibidez.

Apustu galanta daukate euskararen alde, baina norbaitek erabaki du ez dela mesede.

Argitxo dute lagun, euskararen defendatzaile. Bere kriseiluarekin argia ematen, iluntasunari aurre egiten.

Batzuk murrizketaren aitzakiak jartzen baino ez dabiltza, kandelatxoaren argia itzaltzeko prest; zein da erasotzailea?

Ez dakite oraindik ez garela jaio katearen menpe bizi izateko, geure hautua dela bakearen bidea, baina euskaraz aritzeko.

Erakutsiko diegu denon artean zein den geure aukera, nahiz eta kilometro batzuk izan geure tartean.

Mia itzazue, lagunok, zeuen patrikak, txanpon batzuen bila! Elkarrekin lortuko dugu euren soinuaz txiskero baten txinparta.

Nahikoa izango baita, Argitxoren kandela mantentzeko, distira eta xarmanta.

Ea argi eta garbi gelditzen zaien ez goazela atzera.

Euskaraz bizi eta sentitu; horixe da gure jarrera.

Euskara maite dugula, hemen eta Nafarroa aldean. Non D eremua, han dago gure aukera.

Iluntasunaren parean, onena da argia.

Horretarako da Argitxoren kandela bizi-bizia!

Eutsi gogor, Lodosa! Eutsi gogor, Ibaialde!

Eutsi gogor, Argitxo! Herriaren elkartasunak erantzungo baitizu.

Hauxe da Lodosako Ikastolaren alde diru-ekarpena egiteko kontu korrontea: 3035 0153 46 1531026051.

------------------------------

Marisol Andrade
Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak