"-Lagundu, lagundu! Kutsatuta dago ene espiritua. Ezin dut jasan gehiago, ozeano barnean, airean bertan, lur gainean zein azpian. Zuhaitzak badaude oxigenoa ezin bota, euriari ezin deika".
Gu paperezko mukizapiak euren enborretatik ateratzen gauden bitartean; marrantaz marranta joanda ez gara konturatzen oxigeno garbiaren falta dela kausa.
Hauxe ezjakintasuna!
Bide okerra hartu, natura errespetatu beharrean.
Heldu da garaia, jasanezina baita gizakiok geure zilborra besterik ez ikustea.
Zaborrez beteta dago geure ingurumena, mendi tontorrak zein lur barrena.
Amalurrak aseta dio: "Nahikoa da, jada".
Garrasi dabil behin eta berriro, baina guk patxadaz erantzuten diogu: "Astiro-astiro".
Aski da! Gorrak nagusiak, entzuten dugunok eta entzun ez gura.
Ikusten dugunok eta itsuak eman.
Birziklapena zuzena zer den ez jakitea, berrerabil ez egitea eta murrizketaren alde ez jokatzea.
Zer esanik ez konpostajeaz!
Usain txarrak geure ondoan?
Ongarri bikaina, perfume zatarraz.
Irteera ezin hobea, geure eskuetan edo atarian?
Hor daukagu eztabaida, mahai gainean.
Ez gastatu energia horretan, garrantzitsuena hala edo nola konpromisoa hartzea baita.
Baina oraindik badaude entzun beharrekoak: "Gero gerokoak!".
Ez dakite gero egun bihurtu dela.
Egun, begi-bistan daukaguna; zaborrak leku guztietan.
Amalurra, banoa banoa!
Lagunei deika nago.
Espero dudan bakarra eurek berria jaso izana.
Gutxi batzuek ezin zaitugu zaindu.
Guztion lana dela eta.
------------------------------
Marisol Andrade
Eskoriatza