Kultura tortura da

Erabiltzailearen aurpegia Manex Agirre Aranguren 2015ko ira. 27a, 00:00

Ez deigun danok ezikusixarena egin.

Jakin badakigu eta ez dogu onartzen.

Kultura tortura da. Txispun!

Asanbladak egin, diskutidu, hau lotu, bestia engantxau, laguntza eskatu, baitta emun be, zereko zera lortu, beste harek azkenian kale. Kaka! B planik badau? Ez. Kaka zaharra! Eta oin ze? Ba… ti-tau! Hau aurrera atarako dogu!

Lan eta lan, amesten eta eraikitzen, gure esparrutik gauzak aldatu guran, inor zapaltzeko asmo barik eta zapalduak izeteko boleto danekin.

Bilbo 2011. Gora jabetza pribaua! Proiektu kolektibuak txikittu, ordura arte ahaztutako auzo oso bati bizi-poza kendu, tanketak, ostixak, kargak, porrak eta sua. 3 urteko kartzela zigorra, "Atentado a la autoridad". Amen. Omen. 

19 pertsona epaixaren zain. Kartzela eskaerak. Kukutza egon biheko zan tokixa, hutsik, kakaz beteta. Gora jabetza pribaua! Orube huts bat besterik ez bada be…

Donostia 2016 2015; Kapitalaren kultura. Barkatu, kulturaren kapitala. Eraiste aginddua, ertzainak, mehatxuak eta zigarro fabrika flamantiak. Donostiar, euskaldun eta espaiñolak. Zezenak eta "lo siento, no volverá a suceder". Berriro ostixak, multak eta zigorrak. Gora kapitala!

Hala eta be, lan eta lan, alternatibak sortzen eta beste bizi eta kultura eredu bat aurrera ataraten.

Eurek inddarra daukie, guk ilusiñua eta arrazoia.

Kukutzan egon ginen eta Kortxoenean egongo gare!

----------

Manex Agirre Aranguren

(AGAKO)

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak