Egun horrek gogorarazten dit arrazakeria ez dela iraganeko kontu isolatu bat, eguneroko keinu txikietan, isilune deserosoetan eta egitura instituzionaletan bizirik dirauen errealitatea baizik.
Zailena ez da arrazakeriari aurre egitea; zailena da arrazakeria existitzen dela onartu nahi ez duen gizarte batean egitea. "Hemen ez dago arrazakeriarik", "denok berdinak gara" eta halako esaldiak ez dira adierazpen hutsak. Ukazioa bera da sistemaren babes-mekanismoa.
Berdintasun formala ez da benetako berdintasuna. Aukerak, kontrol mekanismoak, ordezkaritza eta boterearen banaketa ez dira modu berean eskuragarri. Arrazakeria ez da beti ozen agertzen; askotan, isilean antolatzen da.
Horregatik, entzutea, pribilegioei begiratzea eta isiltasun konplizea haustea ezinbestekoa da. Arrazakeria ukatzen den gizarte batean, hitza hartzea ekintza politiko kontzientea da.