Sareetan ere, arduraz

Erabiltzailearen aurpegia Mamadou Sarr

Murtziako azken egunetako gertakariek argi utzi dute arrazakeriaren normalizazioa gure gizartean.

Sare sozialek zeresan handia dute: etengabe zabaldu eta elikatzen dituzte gorrotoa eta aurreiritziak, inolako kontrolik gabe. 

Migrazioarekin lotutako edozein albistek komentario arrazistak jasotzen ditu; baita futbolari gazte baten urtebetetzeak ere, Lamine Yamalen kasuan bezala. Ez da onargarria. 

Gizarte gisa, ezin dugu gorroto-mezurik justifikatu eta ezta onartu ere. Adierazpen askatasunak ezin du besteen duintasuna zapaldu. Sareetan, kalean, eskolan eta komunikabideetan arrazakeriari aurre egitea ez da aukera bat, ardura eta betebehar bat baizik. Ez du denak balio. Ezinbestekoa da erakunde publikoek kontrol neurriak ezartzea. 

Ezin dugu normalizatu arrazakeria, eta ezin gara haren aurrean isilik geratu ere. Gizarte gisa, erantzukizuna dugu elkarbizitza eta errespetua defendatzeko, baita sareetan ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak