Euskaraldia: parte hartzeaz harago

Erabiltzailearen aurpegia Mamadou Sarr

Euskaraldia aukera ona da hizkuntza-ohiturak astintzeko, eta migratutako pertsonok ere ariketa honetan parte hartzea garrantzitsua da.

Vorigi Vitak dioen bezala, euskarak ez du jaberik eta guztiok izan gaitezke euskararen historiaren parte. 

Euskara guztiona da, eta guztion artean bizi nahi dugun herria eraikitzen ari gara. Baina parte-hartze hutsa ez da nahikoa. 

Garrantzitsua da euskal herritarrek ere migratzaileon egoera ulertzea, eta aktiboki gure eskubideen alde egitea. Ez dugu soilik euskara ikasi nahi; gure bizitza duintasunez garatu nahi dugu hemen, bazterketarik gabe. 

Euskaraldia ez dadila izan bakarrik norberaren hizkuntza-ohituren aldaketan gelditzen den ariketa: bihur dadila elkar ezagutzeko, elkartasunerako eta justiziarako gune bat. Ahots anitz dituen herri bat nahi badugu, aniztasuna aitortu eta babestu behar dugu, egunerokoan eta politika publikoetan.

Euskara guztion tresna izan dadila bizikidetza justuago baterako. Elkar mugituz egingo dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak