Hala ere, estatuek eskubide horri mugak ezartzen dizkiote.
Azken egun hauetan komunikabide guztiak ari dira Espainiako Gobernuak onartu berri duen azken neurriaz. Datorren hiru urteetan 900.000 migranteri erregularizazioa lortzeko baldintzak erraztuko zaizkie. Berri pozgarria bada ere, oraindik zalantzak sorrarazten dizkit. Lege berriak lan bilaketarako bisa aukera eskaintzen du, baita familia-elkartzean onurak ere. Baina Senegalen kontsuletxearen menpe dagoen agentzian bisa edo familia-elkartzea eskaera egiteko txanda lortzea ia ezinezkoa da. Gainera, urtero milaka bisa eskaera ukatzen dituzte. Gizarte errotze bitartez lortzeko epea hiru urtetik bira murriztuko da, eta horrek oraindik egoera irregularrean dauden pertsonak abusuen aurrean babes gabe uzten jarraituko du.
Erraz ditzatela guztiz erregularizaziorako bideak, herritar guztien eskubideak bermatuak izateko ezinbesteko pausoa baita.