Mugikortasun eskubidea

Erabiltzailearen aurpegia Mamadou Sarr 2024ko ira. 20a, 00:00

Nora joan zara oporretara?

Inguruan asko dira hara eta hona ibili direnak; Peru, Kenya, Thailandia... Batzuek azken orduan, beste batzuek denboraz, euren kabuz edo bidaia agentzian antolatu dute ametsetako bidaia. Maleta txiki edo handiagoarekin, pasaportea eskuan, erraztasunez pasa dituzte herrialde desberdinetako kontrolak helmugara iritsi arte. Jakin berri dut 200 gazte senegaldarrek bizitza galdu zutela itsasoan Europara bidean. Berrogei bat gorpu bakarrik aurkitu dituzte oraindik. Mbourreko hondartzan, familiakideak beraien senideen gorpua noiz agertuko zain. Milaka familia, aurrezki eta ilusio txaluparekin batera hondoratuta. Tristura, amorrua...

Zergatik ez ditugu bidaiatzeko erraztasun berak itsasoaren beste aldean jaio garenok? Leku batean edo bestean jaiotzeak zergatik determinatzen du mugikortasun eskubide maila? Migrazio irregularra amaitzea bada benetako nahia, mugitzeko bide seguruak zabaltzea da bide bakarra. Jon Maiak Arrazoiak testuan idatzi zuen bezala: Gure lurra zuena bada, baita zuena gurea ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak