Euskaldunak, agurtu edo Agur esaten duzue? Hona iristean, hemengo agurtzeko erak harritu ninduen. Pertsona batekin elkarrizketa luze bat izan eta hurrengo egunean topo egitean bueno... batekin agurtu. Ezin nuen ulertu orduan eta oraindik ere kosta egiten zait ulertzea. Nirekin Senegalera etortzen diren bisitariei ere bertako agurrak arreta deitzen die. Senegalen agurrak berebiziko garrantzia du. Pertsona ezagutu edo ez, agurtzea derrigorrezkoa da, ez egitea errespetu falta bezala ulertzen da eta. Agurra ez da kaixo edo agur esatera mugatzen; gutxienez, galdera hauek luzatzen dizkiogu elkarri, normalean irribarre batekin ahoan: Zer moduz?; Bakean zaude?; Zelan daude etxekoak? Askotan, ezezagunekin ere elkarrizketa luze bat sortzen da, baita laguntasun harreman bat ere.
Agurtzeak denbora ematen badigu ere, bueltan jasotzen duguna asko da. Agurtzeko denbora hori hartzera animatzen zaituztet.