Eta datorren domekan aparteko aukera eskainiko du Aitor Antxia Leturiak. Herriaren historia kontuetan inork ezer baldin badaki, Antxiak daki: gertaera ofizialak, herritarren ahotik jasotako bizipenak, bitxikeriak, leku-izenen eta abizenen jatorria, dagoeneko egon ere ez dauden eraikinen istorioak, gerra kontuak… Eta jakintza hori guztia partekatuko du herritarrokin.
Aretxabaleta Urkulu baino zerbait gehiago da eta herriaren ondarearekin harro sentitzea aretxabaletarroi dagokigu.