Halaxe onartu dute Aretxabaletako 2016ko Udal aurrekontua. Alde batean dago Udal gobernua, EAJ eta Alderdi Sozialista, eta bestean, oposizioa, EH Bildu eta Irabazi; eta guztiak dira Gobernu Batzordeko kide. Ez da ohikoa hori, apartekoa seguru asko, eta horrek erraztuko al du informazioa jasotzea, elkar ulertzea eta adostasuna lortzea!
Izan ere, guztien helburuak izan beharko luke: Aretxabaleta eta aretxabaletarrak. Eta diru gutxi egonda ere ekimenetarako, borondate politikoak zeresan handia izango du. Agintaldi honek itxura polita dauka.