Eta 25 urteotan hainbat erabilera izan ditu herriko sarreran dagoen eraikinak: haur eskola, musika eskola, gaztetxea… Egun, ostera, herriko musika talde askoren topalekua da, baita antzezlanean dihardutenena ere, eta dantzan jarduten duen talderen batena.
Eraikin handia ez dago batere egoera onean –25 urteotan apenas egin diote berritze lanik–, baina sormena bor-bor dago han, ideia berriak, lanerako gogoa eta ilusioa gainezka dituzte-eta herriko gazteek. Eta hori erakutsiko dute irailaren 12an, zapatua, Aretxabaletako kaleetan.