Sentimenduak berbatan

Erabiltzailearen aurpegia Mirari Altube 2015eko otsailaren 22a

Ez dut ezagutzen Mabel Artziniega medikua, baina haren goxotasuna iritsi zait.

Puntua-n egin zion elkarrizketa Eneko Azkaratek orain dela astebete, eta hark esandakoak oso gertuan sentitu ditut. Ez mediku moduan esandakoak, minbizia izandako emakume moduan esandakoak baizik. "Gaixotasunak erakutsi dit bizitzan bakarrik gatozela eta bakarrik goazela, eta, ondorioz, bakarrik gaudela", dio, eta gaineratu: "Ingurukoen babesa inportantea da, baina gaitza norberak sufritzen du, norberak daroa zama".

Gaixoaldian sentitutakoa berbatan laburtzen asmatu du –apaindurarik gabe, argi eta garbi– eta nik bat egin dut hark esandakoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak