Buruari eragin hankei eragiteko

Erabiltzailearen aurpegia Mirari Altube 2014ko irailaren 15a

Aretxabaletako punta batean kanposantua.

Bestean futbol zelaia eta kiroldegia. Batetik bestera zenbat, kilometro eta erdi? Eta kiroldegira kirola egitera doazen kirolari asko automobilean kiroldegiko ateraino. "Lantokitik zuzenean joaten naiz; denbora barik ibiltzen naiz; erosketak egitera noa gero zuzenean…". Aretxabaletako ikastetxeak. Batzuk zein besteak gertuan. Ibilbiderik luzeenak zenbat, bi kilometro? Guraso mordoa automobilarekin hara eta hona egunero. "Txikiak dira oraindik; eguraldi txarra egiten duenean zer?…". 

Mugikortasun jasangarriaren asteari ekin diogu gaur. Buruari eraginez hankei gehiago eragiten hasteko astea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak