Aretxabaleta, ostera, futbola ez beste kirol mordoaren topaleku izango da Kirolez busti jaia dela-eta.
Lehenengoz egingo dute, eta poztu egin nau ekimenak. Poztu, herriko elkarte eta talde askok egin dutelako bat UDAk, Udalak eta Aretxarte merkatarien elkarteak elkarlanean antolatutako jaiarekin; eta poztu, kirol mordoa egiteko aukera izango delako, futbola izan ezik: gimnastika erritmikoa, judoa, karatea, trialsina, dokea, pilota, frontenisa, lasterketak, kriketa…
Erakustaldiak ikusi, txapelketetan parte hartu eta, zergatik ez, beste kirol batzuetara zaletu.