Kafea

Erabiltzailearen aurpegia Malena Gonzalez Altuna 2026ko ekainaren 1a

Lankide batekin bilera izan dut gaur, eta, landu beharreko gaietan buru-belarri sartu aurretik, nola gauden galdetu diogu elkarri.

Gure erantzuna oso antzekoa izan da: "Ondo, betiko martxan". 

Ondoren, kafea hartzen joan gara eta sakontzeko aukera izan dugu; nekatuta geunden eta lan egiteko gogo eta indar gutxi genituen; beraz, ez geunden "ondo".

Nola aldatu da hainbeste gure erantzuna ordu bakar batean? Uste dut ez dela denbora kontua izan, testuinguru aldaketa baizik. Kafeak aukera ematen digu konfiantzazko gune bat sortzeko, non eroso eta lasai sentitzen garen eta beste esparru batzuetan baino gardenagoak eta zintzoagoak izan gaitezkeen.

Garrantzitsua da horrelako espazioak edukitzea; lanean, familian zein lagunartean. Produktibitateak jan gaituen garai honetan ezinbestekoa da gelditzea, eta kafea, edo norberak nahiago duen edaria, esku artean izanda, geure burua eta inguruko pertsonak zaintzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak